lunes, 16 de noviembre de 2009

Eskolako Agenda 21

HERRIKO IKASLEEK ZABALDURIKO LEIHOA:

Zarauzko Eskolako Agenda 21ak 2009-2010 ikasturtean zehar beste aurrerapauso bat eman du parte-hartzearen helburuan sakondu eta informazioaren elkartruke eta zabalkundean areagotzeko. ZARAUTZ AGENDA 21 blogaren baitako Eskolako Agenda 21 azpiatal hau ikasleen lanabes berria izango da. Hemen, herriko diagnostikoaren inguruan buruturiko lanak, proposamenak, ondorioak eta bestelako ekintza guztiak txertatu ahal izango dituzue, eduki eta formatuen araberako aukerak anitzak direlarik. Aurten, 2009-2010 ikasturtean zehar, mugikortasunaren ezaugarriak aztertuko dituzue eta prozesu horretan emandako urratsak blogean ikusgai ipintzeko gaitasuna izango duzue.

Beraz, baliabide berri honi zukua atera eta ikastetxean egindakoak mundura plazaratu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario