martes, 9 de febrero de 2010

Eguberri berriak: zein da zuen iritzia?


Inauteriek dakarzkiguten kolore eta soinu biziei esker udaberrira begira jarrita bagaude ere, une batez lepoa bihurritu eta atzera so egiteko ahalegina egingo dugu. Gustura gainera!

Eguzkiaren jarduna egunetik egunera eraginkorragoa da baina, lozorroan sartuta zegoen egun haietan herrian gertaturikoaz aritzeko bi hitz erabiltzea aproposa litzateke. Egun motzen tristura orekatzeko, gabonetako jantzi alaiak herriko txoko gehientsuenen jabe egin zen. Ez edozein modutan gainera, inoiz burutu den modurik iraunkorrenean!

Oro har, kontsumo baxua duten LED motatako argiak erabili dira baina, herriko 6 gunetan egindako saiakera eta emaitzak espreski aipagarriak dira. Hala, Udaletxearen aurrealdean, Musika Plazan, Torre Luzearen aurrealde zein Parkean, Gure Ametsa Parkean, Villa Mundan eta Sanz Enean erabilitako apaingarriak bereziki iraunkorrak izan dira. Bi helburu nagusietan oinarrituriko iraunkortasuna izan da gainera: material eta energiaren aurrezpenean.

Gune horietan, eguzki-energiaz baliatuz ibilitako argiez gain, berrerabilitako materialez osaturiko apaingarriak kokatu ziren. Apaingarri horien diseinu eta ekoizpena Zarauzko ikastetxeen bizkarrean erori ziren eta irakasle zein ikasleek buruturiko lan onari esker, oso emaitza ederrak lortu ziren

Trabak traba, ekimenaren bi helburu nagusiak hein handi batean erdietsi zirela esan daiteke: hainbat guneen apainketa burutu eta baliabide energetiko zein materialen erabileraren inguruko hausnarketa eragin.

Orain, behin dena amaituta eta hausnarketari denbora-tartea utzi ondoren, ekimenaren motorra izan diren ikastetxeen iritziak jasotzea aproposa suertatzen da. Beraz, zuen iritziak BLOG honen bitartez bideratzea denok eskertuko genuke, bai ikasleenak zein irakasleenak.

Hori baita Zarautz aurrera eramateko bidea.

Eskerrik asko!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario