·Begoña Rodríguez Iraeta
Kaixo guztioi! Hemen gabiltza Zarauzko Ingurumen gaiak nolabait bideratu nahian. Batzuetan pozak izaten ditugu, landare berri bat azaldu zaigunean, edo baliabide naturalak gutxiago xahutzeko neurriak hartu direnean; baina beste askotan arazoak ikusi eta ezer gutxi egiten dugula edo egin dezakegula ikustea ez da batere xamurra!! Ea denon artean ingurumen hau hobetu eta gehiago goza dezakegun!!
·Ingurumen Departamentuaren egunerokoak:
·Azkenaldiko arazoak...
Azkenaldian, Salberdineko lurzoru kutsatuen azterketekin aurreratu nahian gabiltza, baita Iñurritza errekako paretak hausteko proiektua egiteko diru iturriak bilatzen, Abendañon eta Errotaberriko zenbait jarduera aztertu eta baldintzak jartzen eta abar.
·Arazoak badaude, bai, baina pozik egoteko arrazoiak ere badauzkagu...
-Iñurritzako biotopoan berreskuratze lanak egin direlako, hezaguneak eta dunak babesteko asmoz.
-Santa Barbara auzoko Plan Berezia behin betikoz onartu delako, eta beraz udalak gune honetarako nahi lukeen egoera definituta dagoelako. Hemendik aurrera egoera hau lortzeko pausoak egin beharko dira.


No hay comentarios:
Publicar un comentario