martes, 4 de enero de 2011

Ingurumen Teknikariaren aurkezpena

Ingurumen Teknikariaren aurkezpena:

·Begoña Rodríguez Iraeta

Kaixo guztioi! Hemen gabiltza Zarauzko Ingurumen gaiak nolabait bideratu nahian. Batzuetan pozak izaten ditugu, landare berri bat azaldu zaigunean, edo baliabide naturalak gutxiago xahutzeko neurriak hartu direnean; baina beste askotan arazoak ikusi eta ezer gutxi egiten dugula edo egin dezakegula ikustea ez da batere xamurra!!  Ea denon artean ingurumen hau hobetu eta gehiago goza dezakegun!!


·Ingurumen Departamentuaren egunerokoak: 



·Azkenaldiko arazoak...

Azkenaldian, Salberdineko lurzoru kutsatuen azterketekin aurreratu nahian gabiltza, baita Iñurritza errekako paretak hausteko proiektua egiteko diru iturriak bilatzen, Abendañon eta Errotaberriko zenbait jarduera aztertu eta baldintzak jartzen eta abar.

·Arazoak badaude, bai, baina pozik egoteko arrazoiak ere badauzkagu...

-Iñurritzako biotopoan berreskuratze lanak egin direlako, hezaguneak eta dunak babesteko asmoz.

-Aranzadi Elkarteak Astiko gunean hegazti baten (Acrocephalus paludicola) eta landare baten (Hibiscus palustris) aipamen berriak egin dituelako.


-Santa Barbara auzoko Plan Berezia behin betikoz onartu delako, eta beraz udalak gune honetarako nahi lukeen egoera definituta dagoelako. Hemendik aurrera egoera hau lortzeko pausoak egin beharko dira.

lunes, 1 de marzo de 2010

Garraio iraunkorrak sustatzeko iragarkia

Garraio iraunkorrak sustatzeko iragarkia

miércoles, 24 de febrero de 2010

Mugikortasunaren inguruko sentsibilizazio kartelak

Hemen daude La Salle ikastetxekook geletan mugikortasuna landu dugunean sentsibilizazio helburuarekin sortu ditugun kartelak.


LH1 eta LH2-koentzat egina.


Sentsibilizazio kartela LH3, LH4, LH5 eta LH6-koentzat


Sentsibilizazio kartela DBH-koentzat


martes, 9 de febrero de 2010

Eguberri berriak: zein da zuen iritzia?


Inauteriek dakarzkiguten kolore eta soinu biziei esker udaberrira begira jarrita bagaude ere, une batez lepoa bihurritu eta atzera so egiteko ahalegina egingo dugu. Gustura gainera!

Eguzkiaren jarduna egunetik egunera eraginkorragoa da baina, lozorroan sartuta zegoen egun haietan herrian gertaturikoaz aritzeko bi hitz erabiltzea aproposa litzateke. Egun motzen tristura orekatzeko, gabonetako jantzi alaiak herriko txoko gehientsuenen jabe egin zen. Ez edozein modutan gainera, inoiz burutu den modurik iraunkorrenean!

Oro har, kontsumo baxua duten LED motatako argiak erabili dira baina, herriko 6 gunetan egindako saiakera eta emaitzak espreski aipagarriak dira. Hala, Udaletxearen aurrealdean, Musika Plazan, Torre Luzearen aurrealde zein Parkean, Gure Ametsa Parkean, Villa Mundan eta Sanz Enean erabilitako apaingarriak bereziki iraunkorrak izan dira. Bi helburu nagusietan oinarrituriko iraunkortasuna izan da gainera: material eta energiaren aurrezpenean.

Gune horietan, eguzki-energiaz baliatuz ibilitako argiez gain, berrerabilitako materialez osaturiko apaingarriak kokatu ziren. Apaingarri horien diseinu eta ekoizpena Zarauzko ikastetxeen bizkarrean erori ziren eta irakasle zein ikasleek buruturiko lan onari esker, oso emaitza ederrak lortu ziren

Trabak traba, ekimenaren bi helburu nagusiak hein handi batean erdietsi zirela esan daiteke: hainbat guneen apainketa burutu eta baliabide energetiko zein materialen erabileraren inguruko hausnarketa eragin.

Orain, behin dena amaituta eta hausnarketari denbora-tartea utzi ondoren, ekimenaren motorra izan diren ikastetxeen iritziak jasotzea aproposa suertatzen da. Beraz, zuen iritziak BLOG honen bitartez bideratzea denok eskertuko genuke, bai ikasleenak zein irakasleenak.

Hori baita Zarautz aurrera eramateko bidea.

Eskerrik asko!!!

martes, 5 de enero de 2010

Familiei bidalitako galdeketaren laburpena

FAMILIEI BIDALITAKO GALDEKETAREN LABURPENA (371 galdeketa jaso dira)

Arriskuak: Espaloi estuak/lantegi sarrera. Askotan kamioiak aparkatuta egoten baitira.
Zebrabideak (Ikastola ondokoa).
Zebrabideak gurutzatu beharra autobusa hartzeko eta goizetan ez da ondo ikusten kotxerik datorren ala ez.
Zebrabideak (Orokietako txikien egoitza aurrean dagoena)
Herrikosoro zubi azpiko zebrabidea.
Eroskiko errotonda.
Bide bakartia izatea.
Autopistaren parean doan bidegorria bakartia delako hainbat momentutan.
Bizikletaz joanez trafiko handia dagoen guneak.
Urdaneta kalean eta Salbide kalean bidegorrira iristeko, auto asko ibiltzen den bidean ibili beharra.
Autobusetan, istripuak sortzea geldialdi gogor baten ondoren.
Espaloiak altuegiak izatea bizikletarekin ibiltzeko, hau da, koskarekin.
Zarauztik Elkanora doan bidea estua eta kurba askokoa izatea.
Vista Alegre auzora joateko “Aldapeta” izeneko aldapa. Bizikletaz jaisterakoan, neguan jende gutxi eta iluna egoten delako.
“Villa Manuela”ko zebrabidea, autoek ez dutelako errespetatzen.
Haur Hezkuntzako ikastetxearen sarreran autoak espaloietan uzten dira sarrera oztopatuz.
Erreka, ongi hesituta ez dagoelako.
Guardia zibilen egoitza eskolaren ondoan egotea.
Lur azpiko pasabideak, estuak dira oinezkoak eta bizikletak pasatzeko.
Lege berria dela eta, espaloitik joatea debekatuta baitago.
Bidegorrietan oinezkoak eta aske dabiltzan txakurrak ibiltzea.
Hegoalde kalea gurutzatzea, errepide horretan trafiko handia dagoelako.
Bizikletak espaloitik ez joatea, umeekin kontuz ibili behar baitute.

Arrazoiak: Zebrabideetan autoak ez direlako gelditzen. Autoak oso azkar doazelako. Bidegorri nahiko ez egotea.
Iradokizunak: Udaltzainak edo antzeko giza baliabideak jartzea zebrabide horietan hainbat ordutan.
Udaltzain bat edo semaforo bat jartzea Maria Etxe Txiki eta Bizkaia Kaleen bidegurutzean.
Semaforoak jartzea.
Bidegorri gehiago jartzea.
Autobusa pasatzea, nahiz eta 2 km baino gertuago egon.
Kamioi eta autoek ez aparkatzea espaloietan.
Bidegorriak jartzea herri osoan zehar.
Bidegorri bat egitea Araba kalea zeharkatzen duena.
Arriskua dagoen gunetan autobusaren geltokia aldatzea.
Urdanetan kalean, Agoües karrozeriaren parean, semaforo bat jartzea.
Autobusetan uhalak jartzea.
Espaloiak behar bezala egokituta egotea, aldaparekin eta koskarik gabe.
Elkanotik Zarautza etortzeko bidea, jeneraletik egitea.
“Vista Alegre”rako ibilbidea erosoagoa egitea.
Isunak (diruz) jartzea araudia betetzen ez dutenei; hala nola gehiegiko abiadura, gaizki aparkatzeagatik …
Erreka, guztiz hesitzea eta ez orain bezala zatika egotea. Umeak errekara eror ez daitezen.
Guardia zibilen egoitza, guztiontzat ziurragoa izan daitekeen beste leku batetara eramatea.
Bidegorri luzea ondo osatu arte legea bertan behera uztea.
Oinezkoen kontrola bidegorrietan.
Udaltzainak lehenago etortzea Haur Hezkuntzako egoitzara, 9ak baino 10-15 minutu lehenago.
Semaforoa gorriz jartzen dena 30 km/h abiadura gaindituz gero.
Autobusa Mitxelena kalean gelditzea.

Lehen Hezkuntzako ikasleei egindako galdeketaren emaitzak